Vintage Trouble, Cracker eta Los Brazos, V. Wop Festival jaialdian

Vintage Trouble taldea
WOP FESTIVAL
Actualizado: lunes, 23 noviembre 2015 12:53

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Wop Festival jaialdiaren bosgarren edizioa izango da abenduaren 12an Bilboko Fever/Santana 27 aretoan, Vintage Trouble, Cracker eta Los Brazos taldeekin. Ukitu "familiarra" duen jaialdirako sarrerak 30 euro balio du (35 txarteldegian) eta 16 urtetik beherakoak heldu batekin batera sar daitezke.

   Gainera, 12 urtetik beherakoek doako sarrera dute, aurretik antolakuntzari eskaera eginda. Interesdunek info@walkonproject.org posta elektronikora idatzi behar dute. Halaber, aretoaren kanpoaldean, zenbait 'food track' egongo dira, nahi duenak jan dezan, Mikel Renteria WOPeko antolatzaile eta sortzaileak azaldu duenez.

   Vintage Trouble Los Angeleseko talde bat da, eta azken urteetan The Rolling Stones, AC/DC eta The Who moduko talde mitikoekin jo du. Ty Taylor abeslaria buru dela, Nalle Colt, Rick Barrio Dill y Richard Danielsonek osatzen dute taldea. Soul espirituarekin, laukoteak zuzenekoetako bizitasuna bideratu du guitar powered rhythm & blues batera.

   Ckracker taldea ere Kaliforniakoa da, baina alternative country/country rock estiloa lantzen dute. David Lowery eta Johnny Hickman taldeko buruak, eta Bilbon "Berkeley to Bakersfield" (2014) azken diskoko abestiak eta betikoak interpretatuko dituzte.

   Azkenik, Los Brazos hirukote bilbotarrak hasiko du abenduaren 12ko emanaldia. Rock taldeak "GAS" diskoa atera berri du, eta "grabazio estudio zahar baten apalategietatik atera baina gaur egungo talde batek interpretaturiko musika egiten du".

   Kontzertuen ondoren, rock & soul jaia izango da, Hinds (live), Indieteca Dj eta Adrian vs. Santo disko jartzaileen saioekin. WOP Festival jaialdiak Bilboko Udalaren eta Fagor, Surne eta Yimby enpresen laguntza du.