Andoni Luis Adurizek hitzaldia eskainiko du astearte honetan Guggenheim Bilbao Museoan

Andoni Luis Aduriz
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: martes, 31 enero 2017 10:47

BILBO, 31 Ene. (EUROPA PRESS) -

Andoni Luis Aduriz Mugaritz jatetxeko sukaldariburuak "Sukaldeko elkarrizketak" ekimenaren helburuaz eta ibilbideaz hitz egingo du astearte honetan, urtarrilaren 31an, Guggenheim Bilbao Museoan, arratsaldeko 18:00etan. Nazioarteko ekimen hori 2007an hasi zen, sukaldaritzari buruzko diziplinen arteko elkartrukeak sustatzeko.

Hitzaldia museo bilbotarraren TopARTE proiektuaren barruan dago. Programa horren bidez, Guggenheim Bilbao Museoa diziplina guztietara ireki nahi da, besteak beste, musikara, zinemara, bideora, dantzara, performancera, antzerkira eta gastronomiara.

Horrela, museo bilbotarretik adierazi dutenez, Adurizek sukaldaritza "kode ireki" modura ulertzera gonbidatuko ditu entzuleak, hots, askotariko diziplinetako pertsonen eraginez eta lankidetzaz -ekoizleak, sukaldariak, sukaldaritza zaleak, ikertzaileak, zientzialariak, hezitzaileak, diseinatzaileak eta artistak, besteak beste- garatutako kultura eta jakintza iturri bezala ulertzera.

Iñaki Martinez de Albeniz soziologoak eta Sasha Correa gastronomia kazetariak izango dira Andoni Luis Adurizen ondoan hitzaldian. Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan izango da, arratsaldeko 18:00etan. Sarrera doakoa da baina nahitaezkoa da aurretik txarteldegian edo webgunean eskuratzea.

Mugaritz jatetxeak TopARTE proiektuan hartu du parte. Horren bidez museoak Euskadiko kultur eta arte elkarteekin lankidetzak garatzen ditu, erkidegoan dauden proposamenen aberastasuna eta aniztasuna agerian ipintzeko eta inguruko eragile horiekin harremanak estutzeko bere XX. urteurrenean.

Leer más acerca de: