Arabako Jaietako pregoia, erretreta eta zortzikoa 'streaming' bidez emango dira araba.eus webgunean

San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Arabako Jaiak
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 24 abril 2026 12:50

GASTEIZ 24 Abr. (EUROPA PRESS) -

Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko 2026eko Arabako Jaietako pregoia, erretreta eta zortzikoa 'streaming' bidez jarraitu ahal izango direla www.araba.eus webgunean.

Hain zuzen, foru erakundeak nabarmendu du dena prest dagoela aurtengo Arabako Jaietarako antolatutako ekitaldi ofizialei hasiera emateko, jaiak iragartzeko pregoiarekin.

Horrela, Probintzia plazan egingo diren ostiral honetako pregoi iragarlea (20:00), hilaren 27ko erretreta (21:00) eta apirilaren 28ko zortzikoa (09:00) www.araba.eus webean jarraitu ahal izango dira zuzenean, baita Arabako Domina emateko Artiumeko ektialdia ere apirilaren 28an (13:15).

Contador

Contenido patrocinado