Arratiako Udalen Mankomunitatea Bultzatu Fundazioarekin ariko da mendekotasuna dutenei laguntza teknikoa emateko

Archivo - Gurpil aulki bat
JUNTA DE ANDALUCÍA - Archivo
Publicado: domingo, 26 mayo 2024 13:31

BILBO, 26 May. (EUROPA PRESS) -

Arratiako Udalen Mankomunitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Bultzatu Fundazioarekin, Bizkaiko eskualdeko udalerri guztietan Laguntza Teknikoen Bankua (LTB) proiektua abiatzeko, hau da, mendekotasuna edo mugitzeko arazoak dituzten personentzako gurpil aulkiak, taka-takak, garabiak edo ohe artikulatuak mailegatzeko zerbitzu solidarioa martxan jartzeko.

Hitzarmenaren arabera, Arratiako Udalen Mankomunitateak 8.000 euroko diru laguntza emango dio urtero Bultzatu Fundazioari. Arratiako Udalen Mankomunitateko lehendakari Aitor Sorriketa Larreak eta Bultzatu Fundazioko koordinatzaile Jose Manuel Blascok sinatu dute hitzarmnena

Proiektua baliabideen aprobetxamentutik eta ideia sinple batetik abiatzen da: erabilten ez diren laguntza teknikoak jasotzea eta behar duenaren eskura jartzea. Zerbitzua behar duten personek Bultzatu Fundazioaren laguntza eskatu ahal izango dute Arratiako Udalen Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez edo udaletan bertan.

Ondoren, fundazioko terapeuta okupazionala familiekin harremanean jarriko da, aholku emoteko eta behar dituzten laguntza teknikoak bideratzeko, askotan ez baitatoz bat eskatutakoarekin. Bere ebaluazinoan oinarrituta, laguntza produktuak hornitu eta, hala badagokio, instalatu egiten dira.

Onuradunek fidantza bat jarri beharko dute mailegatutako produktu bakoitzeko, eta bueltazean ordainduko zaie atzera; ohe artikulatuen, garabien eta gurpil aulkien kasuan, hileko kuota txikiak ezarriko dira, eta, halan dagokionean, baterako ordainketa bakarra, etxean instalatzeko.

Bultzatu Fundazioak 45 laguntza- rtikulu baino gehiago ditu etxean erabiltzeko (ohe artikulatuak, garabiak, koltxoiak, higiene aulkiak), etxean egokitzeko (eserleku birakariak, barandak, goratze konoak, mugimentu sentsoredun alarmak), mugitzeko (gurpil aulkiak, taka-takak, makuluak) eta zaintzaileentzat (mobilizazino bandak, oinarri labangatxak, kuxin birakariak).

Contador