Athleticek Iraola omenduko du Vila-realen aurkako partidaren ondoren

Andoni Iraolak agur esango du larunbat honetan
Foto: ATHLETIC CLUB
Actualizado: viernes, 22 mayo 2015 11:01

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Athletic Clubek talde omenaldi xume bat eskainiko dio Andoni Iraola jokalari usurbildarrari larunbat honetan, maiatzaren 23an, San Mamesen, Vila-realen aurkako partida bukatu ondoren. Aldi berean, ekitaldiak lehen taldea agurtzeko balioko du, maiatzaren 30ean Bartzelonan jokatuko den Kopako finala baino lehen.

   Horrela, talde zurigorriak jakinarazi duenez, Vila-realen aurka jokatu eta gero, Iraolak aukera izango du San Mamesen bertan agur esateko 2003an debutatu zenetik berea izan den zalegoari eta, behin harmailen esker ona jasota, gainerako taldekideekin bat egingo du denok batera Kopako finalaren ondorioz prestatu den bideoaren estreinaldia zuzenean ikusteko.

   Gauzak horrela, larunbat honetan arratsaldeko 18:00etatik aurrera Ligako azken partida ikustera hurbilduko diren guztiei lehia amaitu ondoren San Mamesen geratzea eskatu die Athleticek.