Economía/Macro.- El Tesoro coloca 3.944 millones y cobra más a los inversores en la última emisión de la legislatura
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: viernes, 12 abril 2019 13:07

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

Bizkaiko Foru Ogasunak 2.064,4 milioi euro bildu ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, hau da, iazkoan baino 80,9 milioi euro gehiago, alegia, %4,1 gehiago. Era berean, urtarriletik martxora bildutakoarekin, 2019 osorako aurreikusitako zerga sarreren %26,2 bildu da dagoeneko (2.064,4 milioi euro izan dira, eta 7.868,3 milioi euro daude aurreikusita urte osorako).

Foru erakundeak jakinarazi duenez, zerga bilketa osotik, 927,6 milioi euro zuzeneko zergapetzeari dagozkio, eta %13,3 gehitu da. Atal honetan, PFEZaren hazkundea nabarmendu da, %5 gehituta, bai eta lan atxikipenetakoa ere, %6,9. Bestalde, Sozietateen gaineko Zergaren bilketa %27,1 murriztu da; izan ere, bilakaera negatiboa izan dute kapital higigarriaren atxikipenek, ondare irabazien atxikipenek eta sozietateen kuota diferentzialak.

Zeharkako zergei dagokienez, 1.121,2 milioi euro bildu dira urteko lehen hiruhilekoan, iaz baino %5,7 gehiago. Arabako eta Gipuzkoako aldundiekin barne doikuntzak egin aurretik, Bizkaian %2,1 hazi da kudeaketa propioko BEZaren bilketa, eta Hidrokarburoen Zerga bereziarena %14,8. Zerga berezien artean, tabako laboreen gaineko zergak gora egin du, eta elektrizitatearen gainekoak behera. Azkenik, tasak eta beste sarrera batzuk direla eta, 15,6 milioi euro bildu dira, 2018an baino %4,6 gutxiago.