Darponek dimisioa eman du

Jon Darpón en comisión
PARLAMENTO VASCO - Archivo
Actualizado: jueves, 14 marzo 2019 13:12

GASTEIZ, 14 (EUROPA PRESS)

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak dimisioa eman du ostegun honetan. Datorren astean Darponen gestioa gaitzetsi behar zuen oposizioak Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, Osakidetzako lan eskaintza publikoan aurkituriko iruzurrengatik, eta saio horren aurretik utzi du kargua Osasun sailburuak.

EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP oposizioko alderdiek kritika gogorrak eta dimisio eskaerak egin zituzten, Osakidetzako lan eskaintza publikoan izandako iruzurrak kudeatzeko Darponen izan duen moduagatik.

Gainera, oposizioaren kritika eta eskaera horiek gehitu egin dira azkenaldian, Fiskaltzak delitu zantzuak aurkitu baititu, oposizio horietan izandako ustezko filtrazioengatik.