EHU 50 urtetik beherako munduko 125 unibertsitate hoberenen artean dago 'Times Higher Education' zerrendan

Archivo - Leioako campusa
MITXI MITXIFOTOGRAFO@GMAIL.COM - Archivo
Actualizado: martes, 14 mayo 2024 16:50

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) 50 urtetik beherako munduko 125 unibertsitate hobereren artean dago, astearte honetan argitaratu den 2024ko 'Times Higher Education' zerrendan 124. postuan kokatuta.

Sailkapenak munduko goi mailako hezkuntzaren berri ematen du 1971tik, eta, besteak beste, irakaskuntza eta ikerketaren kalitatea, nazioartekotasuna, jakintza transferitzeagatik eskuratutako baliabideak eta itzal handiko aldizkarietan izandako aipamenen indizea hartzen ditu kontuan zerrenda egiteko.

EHUko iturriek jakinarazi dutenez, aurtengo edizioan, euskal unibertsitate publikoaren eleaniztasuna azpimarratu du astekariak, euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen baititu ikasketak, "ingelesaren presentzia gero eta handiagoarekin". "Euskal Herriko Unibertsitateak titulazioen sorta aberats bat eskaintzen du: zientzia esperimentalak eta ingeniaritza nahiz giza zientziak, osasun zientziak, ekonomia, artea eta arkitektura", dio.

Halaber, 124. postura igo izana "oso aurrerapen nabarmena" da EHUrentzat, aurreko edizioan 251-300 tartean kokatu baitzen. Sailkapenaren buruan Singapurko Nanyang Unibertsitate Teknologikoa dago.

Eva Ferreira EHUko errektoreak "oso ontzat" jo du nazioarteko sailkapen garrantzitsuetako batean lortutako igoera, are gehiago kontuan izanda "lehia ikaragarri handiko espazio akademiko bat" dagoela, "non globalizazioa mugak lausotzen ari den eta ikasleak, batez ere graduondoko goiko mailetan, gero eta zorrotzagoak diren erakundea aukeratzeko orduan".

Halaber, gogorarazi du EHU munduko 500 unibertsitate onenen artean dagoela Shanghaiko rankingean. "Euskal unibertsitate publikoak nazioartekotasun maila handia lortu du eta gero eta izen hobea dauka akademia eta ikerketa arlo garrantzitsuenetan. Gure helburuetako bat da gure unibertsitate komunitateak garatzen duen prestakuntza akademikoaren, ikerketaren eta ezagutzaren transferentziaren kalitate altua hobeto ikusaraztea. Edozelan ere, uste dugu gure kokapen erlatiboa hobe dezakegula eta hobetu egin behar dugula, eta horretan jarraituko dugu lortu arte", esan du.

Contador