GASTEIZ 3 Jul. (EUROPA PRESS) -
Euskotren sozietate publikoak mozketa batzuk egigo ditu Gasteizko tranbiaren zerbitzuan datorren uztalaren 12an, Arabako hiriburuan jokatuko den Ironman triatloia dela eta.
Hain zuzen, Euskotrenek jakinarazi duenez, Antso Jakituna-Angulema tartea 08:00etatik zerbitzua amaitu arte moztuko da, eta eguneko azken irteera osoak hurrengo hauek izango dira: Ibaiondo-Salburua 07:45ean, Salburua-Ibaiondo 07:44an, Abetxuko-Unibertsitatea 07:36an eta Unibertsitatea-Abetxuko 07:58an.
Mozketa hasten denetik lanaldia amaitu arte, tranbia Ibaiondo-Antso Jakituna, Abetxuku-Antso Jakituna, Salburua-Angulema eta Unibertsitatea-Angulema tarteetan ibiliko dira, bi noranzkoetan.
Informazio gehiago eskuratu nahi duten erabiltzaileek eskuragarri dituzte Euskotrenen 944 333 333 informazio telefonoa, www.euskotren.eus webgunea eta app ofiziala.