Getxoko alkateak harrera egin die 2024ko Ibilaldia antolatzen ari den San Nikolas ikastolako ordezkariei

Getxoko Udaleko eta Ibilaldiko arduradunak.
GETXOKO UDALA
Actualizado: lunes, 13 mayo 2024 14:26

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Amaia Agirre Getxoko alkateak harrera egin die astelehen honetan udaletxean 2024ko Ibilaldiaren antolakuntzaz arduratzen ari den San Nikolas ikastolako presidente Unai Arzubiagari eta zuzendari Gaizka Arrizabalagari.

Maiatzaren 26an 'Txonbo!' lelopean egingo den Ibilaldirako gonbidapen ofiziala egin eta kamiseta bat eman diote ikastolako ordezkariek alkateari udalbatza aretoan egindako topaketan, Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Bestalde, Bizkaiko ikastolen aldeko jaiaren helburuak Getxoko Udalaren Diru Laguntzen Plan Estrategikoak euskararen erabilera sustatzeari lotuta jasotzen duenaren barruan daudenez, udal gobernu bilerak euskara eta euskal kultura sustatzeko Ibilaldia elkartearekin hitzarmena sinatzea onetsiko du asteartean, maiatzarten 14an.

Horren arabera, elkarteak 30.000 euroko diru laguntza jasoko du Getxon 2024ko Ibilaldia dela-eta antolatuko diren kontzertu eta ikuskizunetako gastuetan laguntzeko. Gainera, Getxoko Udalak hainbat jarduera egiteko tokiak eta egiturak lagatzen ere kolaboratuko du.

Contador