BILBO 29 (EUROPA PRESS)
Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du ostegun honetan Getxon (Bizkaia) adingabeen sexu askatasunaren aurkako delitu bat leporatuta, lau salaketa jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saletik jakinarazi dutenez.
Hain zuzen, asteazken arratsaldean lau salaketa aurkeztu zituzten Ertzaintzan, adingabeen sexu askatasunaren aurkako delituen berri emateko, eta Getxoko ertzain-etxetik berehala hasi zuten zegokion ikerketa salatutako egitateen ustezko egilea identifikatzen saiatzeko.
Ostegun honetan, ikerketaz arduratu diren agenteek 30 urteko gizonezko bat atxilotu dute, Ertzaintzarekin aurretik aurrekaririk ez duena. Atxilotua dagozkion polizia eginbideak amaitutakoan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan, eta ikerketa zabalik dago biktima gehiago egon ote daitezkeen jakiteko.