Heriotzak %0,8 jaitsi dira EAEn urteko lehen hiruhilekoan, 6.253 erregistratu ondoren

Archivo - Barakaldoko hilerria
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 14 septiembre 2026 13:17

BILBO 14 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 6.253 heriotza erregistratu dira 2026ko lehenengo hiruhilekoan, hau da, joan den urteko aldi berean baino % 0,8 gutxiago. Hilabeteen arabera, 2025arekiko heriotzak gutxitu %2,8 gutxitu dira otsailean eta %4,6 martxoan, urtarrilean %4,1 gehitu diren bitartean, Eustat euskal estatistika erakundeak bildutako datuen arabera.

Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoan izan da hazkunde erlatiborik handiena (%5,9), 2.111 heriotzarekin; Araban, 880 heriotzarekin, %2,9 gehitu dira, eta Bizkaian, aldiz, 3.262 heriotzarekin, %5,6ko jaitsiera izan da heriotzen kopuruan.

Sexuen arabera, 3.312 emakume eta 2.941 gizon hil dira EAEn urtarriletik martxora, hau da, %0,2 emakume gehiago eta %1,9 gizon gutxiago. Orobat, lehen hiruhilekoan izandako heriotzen artean, 9 urtebetetik beherako pertsonenak izan dira (%0,1), eta 134 ehun urte edo gehiagoko pertsonenak (%2,1).

Heriotzen kausa nagusiak zirkulazio sistemako gaixotasunak eta tumoreak izan dira, 1.530 eta 1.476 heriotza eraginda, hurrenez hurren; ondorioz, biak batuta heriotzen %48,1 dira. Hirugarren heriotza kausa arnas sistemako gaixotasunak izan dira, 796 kasurekin (%12,7), nerbio sistemaren ondoriozko heriotzak laugarrena, 372 heriotzarekin (%5,9), eta digestio sistemako gaixotasunak bosgarrena, 300 heriotza eraginda (% 4,8).

Heriotza kausen garrantziaren ordena ezberdina da sexuaren arabera: gizonen artean, tumoreak (%28,7) gehiago izan dira zirkulazio sistemako gaixotasunak baino (%24,4), eta emakumeen artean, berriz, zirkulazio sistemako gaixotasunak izan dira kausa nagusia (%24,5), eta tumoreak ondoren (%19,1).

Azkenik, EAEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan da 2026ko lehen hiruhilekoan, heriotza kopurua jaiotza kopurua (3.008) baino handiagoa izan baita. Lurralde historikoen arabera, Bizkaian heriotzak jaiotzak baino 1.622 gehiago izan dira, Gipuzkoan 1.033 gehiago eta Araban 353 gehiago.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado