Ikusgaitasun Lesbikoaren Egunari buruzko sentsibilizazio kanpaina abiatu du Bilboko Udalak

Ikusgaitasun Lesbikoaren Egunari buruzko sentsibilizazio kanpaina abiatu du Bilboko Udalak.
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 22 abril 2024 10:23

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan datorren ostiralean ospatuko den Ikusgaitasun Lesbikoaren Eguna dela eta, emakume lesbianen errealitatea ezagutzera emateko helburuarekin. Horrela, besteka beste, Bilboko baldosa egokitu du, bandera lesbikoaren koloreekin margotuz -zenbait arrosa tonu, zuria, gorria eta laranja-.

Bilboko Udalak gonbidapena luzatu die herritarrei bat egin dezaten sexu orientazioagatiko edo genero adierazpenagatiko edozein diskriminazio, gorroto edo indarkeria desagerrarazteko bidean aurrera egiteko konpromisoarekin.

Helburu horrekin, kanpaina berria hainbat euskarri fisikotan zabalduko da, hala nola hiri altzarietan, udal egoitzetako pantaila digitaletan, www.bilbao.eus webgunean eta udalak sare sozialetan dituen kontuetan.

Bizitzaren alor guztietan benetako berdintasuna lortzeko eta hiri inklusibo eta askotarikoa eraikitzeko bidean Bilboko Udalak duen konpromisoari erantzuten dio ekimenak, eta, gainera, bat dator 2030 Agendarekin, Garapen Jasangarriaren Helburuekin eta Bilboko Balioen Agiriarekin.

Contador