Iruñeko eta Calahorrako 23 urteko bi gazte hil dira Eibarko istripuan

Actualizado: viernes, 23 enero 2015 13:50

BILBO, 23 Ene. (EUROPA PRESS) -

Iruñeko eta Calahorra (Errioxa) 23 urteko bi gazte hil dira eta Donostiako 26 urteko gazte bat egoera kritikoan dago Eibarren (Gipuzkoa) N-634 errepidean kamioi baten eta auto baten artean gertatu den istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.

Ezbeharra goizeko 08:45ean gertatu da, Eibarreko saihesbideko lehenbiziko tunelean, Donostiara bidean, Ertzaintza ikertzen ari den zergatiengatik, kamioi batek eta auto batek talka egin dutenean. Ondorioz, autoan zihoazen hiru lagunetatik bi berehala hil dira, eta bestea autotik atera behar izan dute eta ondoren ospitalera eraman, egoera kritikoan.

Errepidea moztuta egon da 13:30 arte, bi noranzkoetan, eta bitartean, zirkulazioa AP-8 autobidetik eta Eibarko hirigunetik desbideratu du Ertzaintzak.