Kutxabankek Mediterraneoko Enpresa Zentroa sortu eta Malagan duen presentzia indartu du

Archivo - Kutxabank
JAVIERVALEIRO - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 15 octubre 2026 11:25

BILBO 15 (EUROPA PRESS)

Kutxabankek enpresen arloan handitzeko lanean jarraituko du eta, horretarako, Mediterraneoko Enpresa Zentroa sortu du, Marta Rodriguez izanik Kataluniako eta Valentziako Erkidegoko Enpresa Handien zuzendari. Era berean, Andaluzian duen presentzia indartzeko, Eduard Martin kontratatu du Malagako Enpresetarako Bankako zuzendari izateko, azken hamarkadan enpresei zuzendutako zerbitzuak Kordoban, Jaenen, Sevillan, Cadizen eta Granadan sendotu ondoren.

Horrela, finantza taldeak jakinarazi duenez, "aurrerapauso estrategikoa" eman du hazkundearen eta handizkako negozioaren dibertsifikazioaren aldeko apustuaren bide orrian, bai geografikoki, bai finantzaketa espezializatuko soluzioetan.

Marta Rodriguezek 20 urtetik gorako esperientzia du finantza sektorean -Mediterraneo inguruko merkatua ondo ezagutzen du-, eta Enpresa Handien kudeaketan eta negozioaren garapenean da espezialista. Kutxabanken hasi aurretik, batik bat, Banco Santanderren aritu izan da lanean, Enpresa Handien kudeatzaile, ETEen kudeatzaile eta Enpresen bulego zuzendari izanik. Era berean, HR Business Partner lanak ere egin ditu, zuzendariei zuzendutako aholkularitza estrategikoaren, talentuaren eta lidergoaren arloetan.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da ESADEn, eta IE Business School eta Bartzelonako Unibertsitatean osatu du formakuntza, zuzendaritza garapenari eta lidergoari buruzko programa eta masterrekin.

Bestalde, Eduard Martinek ere 20 urteko esperientzia du finantza sektorean, enpresen kudeaketaren eta finantzaketaren arloan, eta oso ondo ezagutzen du merkatua. Kutxabanken sartu aurretik, Bankinterren aritu izan da lanean, Enpresa Handien eta ETEen kudeatzaile izanik Bartzelonan eta, batik bat, Malagan.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu ostean, Enpresen Analisi Ekonomiko eta Finantzarioari buruzko graduondoko ikasketak egin zituen, eta Informazio Finantzarioaren ziurtagiria eta Higiezinen Kreditu Kontratuen Legeko Aholkulariaren ziurtagiria ere baditu.

ENPRESA ETA INDUSTRIA

Kutxabankek apustu sendoa egin du enpresa eta industria sarea garatzen laguntzeko, hala enpresa handiei nola ETEei dagokienez. Enpresetarako Bankatik, finantzaketa soluzio pertsonalizatuak -finantzaketa tradizionala, financing solutions eta finantzaketa alternatiboa-, transakzioen kudeaketa eta diruzaintza, eta enpresen hazkunderako aholkularitza espezializatua lantzen eta eskaintzen ditu, jasangarritasunaren eta digitalizazioaren arloak lehiakortasun faktoretzat txertatuta.

Kutxabanken handizkako negozioa aurrera doa hazteko eta soluzioak dibertsifikatzeko estrategian, eta gero eta garrantzi handiagoa du finantza taldearen barruan. Zehazki, Enpresetarako Banka %18,9 hazi da urteko lehen seihilekoan, 2025ean %18ko hazkundea izan ondoren.

Contador

Contenido patrocinado