Olatz Ruiz de Gordejuela biolinistak irabazi du Gipuzkoako Aldundiak ematen duen Nicanor Zabaleta beka

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 4 agosto 2014 16:54

DONOSTIA 4 Ago. (EUROPA PRESS) -

Olatz Ruiz de Gordejuela biolinistak irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Nicanor Zabaleta bekaren 21. edizioa. Bekak 9.955 euroko laguntza ekonomikoa du Madrilgo Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan biolin ikasketekin jarraitzeko, foru erakundeak jakinarazi duenez.

Juan Jose Ocon Euskal Herriko Gazte Orkestraren zuzendariak, Amaia Garcia biolontxelo jotzaileak eta Larraitz Oiartzabal biolinistak osatu dute aurtengo epaimahaia eta Olatz Ruiz de Gordejuelaren lana aukeratu dute parte hartu duten beste lau hautagaien aurretik.

Nicanor Zabaleta beka 1993an eman zen lehen aldiz, izen bereko harpa jotzaile ezagunak bultzatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta. Soka instrumentu jotzaileen eskasiak kezkatzen zuen Nicanor Zabaleta eta kezka horretatik sortu zen urteroko beka.

Horrela, Nicanor Zabaleta beka soka instrumentu jotzaile gazteei zuzenduta dago, hau da, 26 urtez beherako biolin, biolontxelo, biola, arpa edo kontrabaxu jotzaileei. Beka jaso ahal izateko, eskatzaileek, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo Nafarroan bizi behar dute eta ikasketa espezializazio proiektu bat aurkeztu.

Contenido patrocinado