Oreka TX taldeak "Nomadak TX" proiektua aurkeztu du New Delhiko Munduko Perkusioaren Jaialdian

Oreka TX New Delhin
Foto: SHRUTI CHAKRABORTY (FACEBOOK)
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 25 noviembre 2014 17:37
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

   Oreka TX taldeak New Delhiko World Percussion Festival jaialdian parte hartu zuen joan den astelehenean, azaroaren 23an, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin, Nehru parkean eskainitako emanaldi batekin. Bertan, "Nomadak TX" proiektua aurkeztu zuten Harkaitz Martinez eta Mikel Ugarte txalapartariek, Mixel Ducau lagun zutela alboka, saxo eta gitarra jotzen, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

   "Nomadak TX" kontzertu-bidaia ikuskizuna da, eszenatokian musika eta irudiak uztartzen dituena. Emanaldiotan izen bereko dokumentaleko soinu banda jotzen dute musikariek, eta bitartean, India, Laponia, Mongolia eta Saharan zehar egindako bidaiako irudiak ikus daitezke eszenatokiaren atzeko pantailan. 2006. urtean jarri zuten abian proiektua, herrialde horietako musikariei txalapartaren nondik norakoak erakusteko asmoz.

   Indiako hiriburutik Argentinarako bidea egingo dute orain Oreka TX taldeko txalapartariek. Abenduaren 14an emanaldia egingo dute Buenos Airesen, eta horrela, lehen aldiz erakutsiko dute Argentinan "Nomadak TX" ikuskizuna.

Contenido patrocinado