13 film lehian Donostia Zinemaldiko Kutxabank-Zuzendari Berriak sailan

Kutxabank-Zuzendari Berriak saila
Foto: DONOSTIA ZINEMALDIA
Actualizado: martes, 28 julio 2015 16:44

   DONOSTIA, 28 (EUROPA PRESS)

   Guztira 13 film izango dira lehian 63. Donostia Zinemaldian Kutxabank-Zuzendari Berriak saria irabazteko, eta 50.000 euroko saria nori eman berariaz osaturiko nazioarteko epaimahai batek erabakiko du. Zuzendari Berriak sailak mundu osoko zinemagileek eginiko lehenengo edo bigarren filmen aukeraketa bat aurkeztuko du aurtengo Zinemaldian.

   Zuzendari Berriak saila osatuko duten filmen zerrenda astearte honetan aurkeztu dute Donostia Zinemaldiaren zuzendari Jose Luis Rebordinosek eta Kutxabankeko Handizkako Bankaren zuzendari Ander Aizpuruak.

   Zehazki, "After Eden", Hans Christian Berger kanadarrarena; "Barash", Michal Vinik israeldarrarena; "Einer von uns / One of us", Stephan Richter austriarrarena; "Granny's Dancing on the Table", Hanna Sköld-ena (Suedia-Danimarka); "Iona", Scott Graham-ena (Erresuma Batua-Alemania); "Jajda / Thirst", Tsotsorkova Svetla bulgariarrarena; "Le Nouveau / The New Kid", Rudi Rosenberg frantsesarena; "Parasol", Valéry Rosier belgikarrarena; "Paula", Eugenio Canevarirena (Argentina-Espainia); "Pikadero", Ben Sharrock-ena (Espainia-Erresuma Batua); "Rodinny Film / Family Film", Olmo Omerzu-rena (Txekiar Errepublika-Alemania-Eslovenia-Frantzia-Eslovakia); "Stay with me", Jinwoo Rhee hegokorearrarena; eta "Vida sexual de las plantas", Sebastián Brahm txiletarrarena dira lehiatuko diern filmak.

   Kutxabank-Zuzendari Berriak saria eskuratzeko lehiaketa Zinemaldiak zinemaren munduko talentu berrien alde egiten duen apustuaren erakusgarri dela gogorarazi du Rebordinosek, baita zinemagile "parte hartzaileen lanei ikusgarritasuna emateko plataforma bikaina ere".

   Adibide gisa, iazko Kutxabank-Zuzendari Berriak saria irabazi zuen "Urok / The Lesson" filma aipatu du, Kristina Grozeva eta Petar Valchanovek zuzendariena. Torontoko Zinemaldian mundu mailako estreinaldia egin eta gero, Donostian Europa mailako estreinaldia izan zuen, eta filma mundu osoan banatua izan ondoren sari ugari irabazi ditu nazioarteko hainbat jaialdietan, esaterako, Gotenburgon, Tesalonikan, Tokion, Varsovian, Varnan, Vilniusen, Sofian edo Transilvanian. "Urok / The Lesson", gainera, azaroaren 25ean jakinaraziko diren Europar Parlamentuko Lux Sarietarako hiru finalistetako bat da.

   Bestalde, Kutxabankek Zuzendari Berrien sailari eskaintzen dion babesa finantza erakundeak Donostia Zinemaldiarekin duen lankidetza zabalagoaren baitan doala adierazi duAizpuruak, beste urte batez Donostia Zinemaldiaren kolaboratzaile nagusietakoa izango baita.