20 hildako baino gehiago Italiak sufritu duen 6 graduko lurrikara batean

Italiako lurrikara
REUTERS
Actualizado: miércoles, 24 agosto 2016 11:18

BILBO, 24 Ago. (EUROPA PRESS) -

Italiak sufritutako lurrikarak, erdialdean kokatuta dauden Perugiako probintziako Norcia herrian eta Lazioko Amatrice eta Accumolin izan du eragin handiena. Lurrikara goizeko 03:36ean izan da eta 21 pertsona hil dira gutxienez.

Rai italiako telebista jakinarazi duenez, bost lagun Amatricen hil dira. Bestalde, biktimetako zortzi Pescara del Tronton hil dira, eta beste sei, berriz, Accumolin, Stefano Petrucci Accumoliko alkateak jakinarazi duenez.

Lurrikaren indarra neurtzen duen Richter eskala barruan, asteazken honetan gertatuakoa 6,2 gradukoa izan da. Sergio Pirozzi alkatearen esanetan, Amatrice izan da gehien sufritutako herria eta herri erdia suntsituta geratu da.

Lurrikara nagusiaren ondoren, hainbat dardara nabaritu dira: 3,9 gradukoa bat Norciatik gertu, eta 4,6ko beste bat ordu erdi geroago, Amatricetik hamar kilometrora.