A-8ko Bizkaiko tarteko lanuzteak bertan behera gelditu dira, bi aldeek aurreakordioa lortu ondoren

Actualizado: lunes, 9 mayo 2011 16:31

BILBO, 9 May. (EUROPA PRESS) -

Aubisa enpresako langileen biltzarrak "ontzat" eman du gehiengoz enpresa batzordeak eta enpresaren zuzendaritzak sinaturiko aurreakordioa, eta horrela, bertan behera utzi ditu A-8 autobideko Bizkaiko tartean deituta zeuden lanuzteak, ELA sindikatuak jakinarazi duenez.

Lau urterako akordioak (2010-2013) jaso dituen neurrien artean daude 24 orduko murrizketa, KPI gehi lau puntuko soldata igoerak eta hobekuntzak jaiegunen eta kategorien plusetan. ELAk adierazi duenez, Aubisa eskaintzara berriz ez aurkeztekotan, subrogazioa izango zela negoziazioaren alderdi "beroetako" bat.

Zentzu honetan, sindikatuak esan du akordioak subrogazioa jasotzen duela, baina, oraingoz, Interbiak sozietateak edo Bizkaiko Foru Aldundiak ez dutela berronetsi. Hori dela eta, ez du baztertu mobilizazio gehiago deitzeko aukera "helburua lortu arte".