Abadiñoko Udalak (Bizkaia) txalaparta ikastaroa antolatu du nerabeentzat

Actualizado: lunes, 5 septiembre 2011 19:23

BILBO, 5 Sep. (EUROPA PRESS) -

Abadiñoko Udalak (Bizkaia) 2011-2012 ekitaldiko aisialdi-programa berritu du, eta txalapartako ikastaroak antolatu ditu, 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta. Programak 14 ikastaro barne hartzen ditu guztira.

Larunbatetan emango dituzte ikastaroak, urritik abendura, 11:00etatik 11:30etara. Abadiñoko Udaleko Kultura Saileko arduradunek esan dute 12 eta 16 urte arteko gazteek parte har dezaketela, solfeoari buruz aurre ezagutzak ez badituzte ere.

Programa antolatu duten Udaleko Kultura Saileko arduradunek azañdu dutenez, "neska-mutil gaztetxo askok musikarekiko interes handia dute, taldeak osatzen dituzte eta beren abestiak konposatzen dituzte. Txalaparta ikastaroen bitartez, ondare kulturalaren barruan dagoen instrumentu bat jotzen erakutsi nahi diegu, babestu eta sustatu beharrekoa baita".

Abadiñoko Udalak 2011-2012 denboraldirako antolatu dituen aisialdirako ikastaroak urrian hasiko dira, eta, ikastaroen arabera, abendura arte edo maiatzera eta ekainera arte luzatuko dira. Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan izena eman daiteke irailaren 24ra arte, zabalik baitago izena emateko epea.

Sei hileko obrak amaituta, berriro zabalduko dute Txanporta Kultur Etxea, eta hala, berriro antolatuko dituzte pintura eta egurra zizelkatzeko ikastaroak, pasa den urtean ez baitziren eman, instalazio faltagatik. Halaber, Txanportan ikastaro hauek emango dituzte: masajea, txalaparta (gazteei zuzenduta), yoga, bainika eta bordatua.

Errota Kultur Etxean ikastaro hauek ematen jarraituko dute: batuka, areto-dantzak, tai-chi, ofimatika eta zeinu-mintzaira.

Bestalde, ofimatika ikastaroa emango dute mediatekan; aerobika, probalekuan; eta sukaldaritza Muntsaratzeko Andramari Elkartean.

Udalak mintzaira-zeinuen ikastaroa eman zuen, otsailetik maiatzera, lehen aldiz; orain, berriz, urritik ekainera bitartean emango da. Nobedade gisa, aurten, ikastaroa gainditzen duten ikasleek zeinu-mintzairaren A1 mailako ziurtagiri ofiziala jasoko dute.

Abadiñarrek ikastaroen matrikula-prezioaren erdia ordainduko dute, batez beste.