Abisu horia aktibatu da larunbaterako eta igandean tenperatura oso altuak egiteko arriskua dago

Un Termómetro Marca Calor  En Bilbao
EUROPA PRESS
Actualizado: viernes, 19 agosto 2011 19:49


BILBO, 19 Ago. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Emergentzia Atentzioaren Zuzendaritzak abisu horia ezarri du larunbat eta iganderako tenperatura oso altuak egoteko arriskua baitago Euskadin, 34 graduren inguruan ibiliko dira kostan eta 37, ordea, barnealdean.

Prentsa-ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, larunbat honetarako tenperatura oso altuak espero dira eremu guztietan, kostan 33 bat gradu eta barnealdean 37 bat egingo dituelarik, Ebro inguruan, esate baterako.

Iganderako ere oso tenperatu altuak aurreikusi dira eremu guztietan, kostan 34 gradu eta kantaurialdeko barnealdean 37, trantsizio eremuan 36 eta Ebro inguruan 37 gradu egingo dituelarik.

Egun bietan, tenperatura altuak iraunkorrak izatea aurreikusten da, gehiengo zein gutxiengo tenperaturek eremu guztietan ezarritako atalasea gailenduko dutelarik.