Abisu horia mantenduko dute ostegunean izozteen arriskuagatik

Actualizado: miércoles, 9 enero 2013 14:43

BILBO, 9 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia mantenduko du ostegunean, urtarrilaren 10ean, izozteak izateko arriskuak jarraiten duelako. Horrela, azken orduetan -7,1 gradu izatera iritsi dira Iturrietan (Araba).

Abisu horia ostegunaren hasierako orduetatik goizeko 10:00etara arte egongo da indarrean, izozte ahulak izan daitezkeelako Arabako zenbait tokitan bereziki.

Horrela, asteazken honetan, hurrengo hauek izan dira tenperatura minimoak: Iturrietan, -7,1 gradu; Ozaetan, -5,8; Agurainen, -5,1; Abetxukon, -3,9; Berastegin, -3,5; Balmasedan, -1,8; Añarben, -1,6; eta Otxandion, -1.