Abuztuan %0,3 gutxitu ziren EAEko hotel establezimenduetan izandako bidaiarien sarrerak

Turistak Bilbon
Europa Press
Actualizado: jueves, 21 septiembre 2017 10:39

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Abuztuan 331.979 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 1.064 gutxiago, hau da, %0,3ko jaitsiera. Bidaiarien sarrerak %1,2 gehitu ziren Gipuzkoan abuztuan, baina %0,7 eta %2,8 jaitsi ziren Bizkaian eta Araban, hurrenez hurren, Eustaten datuen arabera.

Bestalde, gaualdiak 713.065 izan ziren abuztuan EAEn, aurreko urteko hil berean baino %2,2 gutxiago, hau da, 15.960 gaualdi gutxiago. Gaualdiak EAEko hiru lurraldeetan jaitsi ziren: %3,1 Bizkaian, %2,2 Araban eta %1,1 Gipuzkoan.

Espainiako Estatutik EAEra heldutako bidaiariak %5,6 gutxiago izan ziren joan den abuztuan, aurreko urtekoaren aldean, eta beste herrialdeetatik etorritakoak %6,2 gehiago. Herrialdeka, Araban estatukoak %1,4 jaitsi ziren, eta beste herrialdeetakoak %4,8; Bizkaian,
estatuko bidaiariak %8,3 gutxitu ziren, eta besteak %9,1 gehitu, eta Gipuzkoan estatukoak %3,8 gutxitu eta besteak %6,9 gehitu.

Batez besteko egonaldia 2,15 egun izan zen EAEn joan den abuztuan, 2016koan 2,19 egun izan zen bitartean. Araban, iazko 1,89 egunetik aurtengo 1,91 egunera luzatu da; Bizkaian 2,17tik 2,12ra laburtu, eta Gipuzkoan 2,34tik 2,29ra laburtu.

Plazakako betetze maila %1,3 puntuz handitu zen abuztuan EAE osoan, iazko %79tik aurtengo %77,7ra. Herrialdeka, Arabako plazako betetze maila %2,3 puntu gehitu zen abuztuan (%70,5etik %72,8ra), Bizkaian %1,5 puntu jaitsi (%78,5etik %77ra), eta Gipuzkoan %2,8 puntu gutxitu (%83,2tik %80,4ra).

Gelakako betetze maila %1,5 puntu gutxitu zen EAE osoan abuztuan, eta %83,6 izan zen. Lurraldeei dagokienez, Arabako gelakako betetze maila %0,7 puntu gehitu zen (%77,2), Bizkaian %1,3 puntu jaitsi (%83,9), eta Gipuzkoan %2,8 puntu murriztu (%85,5). Hotel okupaziorik handienak abuztuan Gipuzkoako kostaldean (%85,8), Donostian (%85,2) eta Bilbon (%80,9) izan ziren, eta asteko eguna aintzat hartuta, abuztuan okupaziorik handiena asteburuetan izan zen, %82,5ekin, lanegunetan %76 izan zen bitartean.

Sektorearen errentagarritasun adierazleei dagokienez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 105 euro izan zen abuztuan, aurreko urtean baino %6,7 gehiago. Araban, ADR 77 eeuro izan zen (%3,2 gehiago), Bizkaian 87,1 euro (%10), eta Gipuzkoan 136,1 euro (%4,5). Gela eskuragarriko diru sarrerak (RevPar) 87,7 euro izan ziren EAEn abuztuan, 2016an baino %4,8 gehiago. Herrialdeka, Araban RevPar 59,5 euro izan zen, Bizkaian 73 euro eta Gipuzkoan 116,4 euro.

HIRIBURUETAKO JAIAK

Bestalde, hiriburuetako jaiei dagokienez, Gasteizen, Andra Mari Zuriaren jaietan (abuztuaren 4tik 9ra, sei gau), 8.258 sarrera eta 15.146 gaualdi izan ziren, plazakako betetze maila %82,1 izan zen, eta gelakakoa %86,4. Sarrerak %5,3 gehitu ziren, eta gaualdiak %0,4, 2016ko datuen aldean.

Donostian, Aste Nagusian (abuztuaren 12tik 19ra, zortzi gau), 17.907 sarrera eta 42.016 gaualdi izan ziren. Gelakako betetze maila %88,5 izan zen, eta plazakakoa %94,1. 2016ko jaien aldean, sarrerak %5,7 gehitu ziren, eta gaualdiak %1,4 gutxitu.

Halaber, Bilboko Aste Nagusian (abuztuaren 19tik 27ra, bederatzi gau) bidaiarien sarrerak 27.178 izan ziren, eta gaualdiak 57.836. Plazakako betetze maila %80,2 izan zen, eta gelakakoa %87,1. 2016ko jaien aldean, sarrerak %0,5 gehitu ziren, eta gaualdiak %1,8 gutxitu.

LANDA TURISMOA

Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 24.070 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren abuztuan, iaz baino %1,8 gutxiago. Lurraldeka, bidaiarien sarrera %14,4 gutxitu ziren Araban, %0,6 gehitu Gipuzkoan, eta %1,2 igo Bizkaian. Estatuko bidaiarien sarrerak %0,2 gutxitu ziren, eta beste herrialdeetako bidaiariena %8,2 (sarrera guztien %19,4).

Gaualdiak 88.783 izan ziren landa turismoko establezimenduetan abuztuan, aurreko urteko hil berean baino %7,2 gutxiago. Herrialdeka, Araban %18,5 gutxutu ziren gaualdiak, Bizkaian %10,5, eta Gipuzkoan %2,2.

Plazakako betetze maila %62,8 abuztuan, 2016an baino %8 puntu gutxiago. Lurraldeei dagokienez, Araban %8,8 puntu jaitsi zen plazakako betetze maila, eta %37,7 izan zen; Bizkaiko betetze maila %64,9 izan zen, iaz baino %8,8 puntu gutxiago, eta Gipuzkoan %7,8 puntu gutxiago izan zen (%71,9). Bidaiariko batez besteko egonaldia ere laburtu egin zen EAE osoan, 2016ko abuztuaren aldean, 3,90 egunetik 3,69 egunera.