Achucarro euskal zentroko ikertzaileek 250.000 euroko laguntza lortu dute esklerosi anizkoitza ikertzeko

Actualizado: miércoles, 1 octubre 2014 13:59
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroan lanean diharduten Maria Domercq eta Carlos Matute euskal ikertzaileen lan batek Merck Serono laborategiek emandako 250.000 euroko laguntza lortu du esklerosi anizkoitza ikertzeko. Proiektu hori izan zen aurkeztutako 205 egitasmoen artean aukeratu ziren bost lanetako bat, SPRI agentziak jakinarazi duenez.

   Diana terapeutiko berri bat garatzea da ikerketaren xedea, baina ez zelula immuneei erreparatuta, esklerosi anizkoitzaren ohiko tratamenduan egiten den bezala. Horren ordez, mikroglia modulatzea proposatzen du, hau da, zelula horiek birsorkuntza prozesuan lagun dezakeen fenotipo antiinflamatorio baterantz desbideratzea.

   Achucarro zentroko ikertzaileen ustez, hiru urte inguru beharko dira oraindik ikerketa horietan emaitzak lortzen ote diren eta saiakuntza klinikoetan erabiltzeko aukerarik ote dagoen egiaztatu arte.

   Halaber, aintzakotzat hartu ziren Ipar Amerikako Yaleko unibertsitateko Neurologia Sailean lanean diharduen Margarita Dominguez-Villar ikertzaile andaluziarraren lanak.