Adingabe bat atxilotu dute Trapagaranen, gazte baten heriotzan ustez inplikatuta dagoelakoan

Actualizado: miércoles, 23 julio 2014 14:55
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzak adingabe bat atxilotu zuen joan den astelehenean Trapagaranen (Bizkai), joan den ekainaren 26an gertatutako gazte baten heriotzan inplikatuta dagoelakoan. Atxilotua epailearen esku utzi dute, eta kautelazko neurri bezala adingabeentzako zentro batera eraman dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Ekainaren 26an, arratsaldez, gazte baten hilotza aurkitu zuten Trapagaranen parean dagoen trenbidearen inguruan. Hasieran pentsatu zuten tren batek ezustean kolpatu zuelako gertatu zela heriotza. Hala ere, gertakariaren tokian aurkitutako ebidentziak aztertu ondoren, eta poliziaren eta auzitegiko profesionalen ikerketei esker, beste pertsona batek ere agian heriotzan parte hartu zuela ondorioztatu zuten.

   Beste pertsona hori adinez txikia zela ondorioztatu ostean, Adingabeen Fiskaltzari jakinarazi zioten, eta horrek gertaeraren instrukzioa eta ikerketa bere gain hartu zituen. Azkenik, Ertzaintzak ustez heriotzan parte hartu zuen adingabea aurkitu eta atxilotu zuen joan den astelehenean.

   Asteartean, atxilotua epailearen esku jarri zuten, eta Adingabeen Epaitegiak kautelazko neurri bezala adingabeentzako zentro batean sartzea erabaki zuen. Bitartean, kasuaren instrukzioak martxan jarraitzen du, eta sumarioa isilpean gordetzea erabaki dute.