Adingabe baten ustezko bortxaketa ikertzen ari da Donostiako Udaltzaingoa

Actualizado: viernes, 17 agosto 2018 10:58

DONOSTIA, 17 Ago. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udaltzaingoa neska adingabe bati egindako ustezko bortxaketa ikertzen ari da. Goizaldean izan da gertakaria eta, Udaleko iturriek aditzera eman dutenez, une honetan hiru pertsona daude atxilotuta, gertaera horrekin lotura dutelakoan. Atxilotuetako bi adingabeak dira, eta guztiak Udaltzaingoaren egoitzan daude, deklaratzen, gertatutakoa argitzeko.

Atxilotuei sexu erasoa eta lapurreta egotzi zaie. Izan ere, atxilotuetako bati neskaren hainbat objektu konfiskatu zaizkio, Donostiako Udaleko iturrien arabera. Gertaera sumario sekretupean. Donostiako alkate Eneko Goiak presako deialdia egin die Udaleko bozeramaileen batzordekideei, salaketari buruzko informazioa emateko.