Adingabeko bat atxilotu dute etxebizitza batetan lapurtu eta gero aldamio batetik ihes egin ostean

Actualizado: miércoles, 31 agosto 2011 20:03

BILBO, 31 Ago. (EUROPA PRESS) -

Adingabeko bat, 17 urtetakoa, atxilotua izan zen joan den asteartean, Bilbon hain zuzen ere, aldamio batetik zehar etxebizitza bat uzten harrapatu zuten bi poltsa eta motxila bat zeramatzala.

Gertaera joan den astearteko goizeko zazpi eta erdietan jazo zen Bilboko Santa Maria kalean. Udal Poliziaren agenteek Tenderia kalean aurkitu zuten gaztea, gainean zeramatzan gauzak lurrean utzi eta ihes egin zuen, horietan emakumeen arropa eta zapatak zeuzkan.

Ondoren egindako ikuskatze batetan, antzeko gauzak zeuzkan beste poltsa bat aurkitu zuten agenteek aldamioetan, objektu horien jabeak bere barnean bi telefono mugikor eta 50 euro zeuzkan motxila bat lapurtu ziotela esan zuen, beste gauza batzuen artean.

Ustezko lapurra, goizeko hamaiketan aurkitu zuten Solokoetxeko eskaileretan, berarekin motxila bat eta etxearen jabearena ez zen Ipod bat zeramatzala, baita sei zentimetroko laban bat ere. Gaztea Amorebietako adingabeen zentrora eraman dute, hain zuzen ere adingabekoa delako.