Adur Larrearen "Gabriel Aresti BioGrafikoa" aurkeztuko dute ostegunean Bilbon

Actualizado: miércoles, 18 noviembre 2015 13:18

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Adur Larrea marrazkilariak "Gabriel Aresti BioGrafikoa" izeneko nobela grafikoa egin du, eta Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Erroa argitaletxeak ostegun honetan aurkeztuko dute, azaroaren 19an, Bilbon.

   Idazle bilbotarraren "biografia grafikoa" osatu du Adur Larrea marrazkilari eta komigileak liburu honetan, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Erroa argitaletxeak prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

   Aurkezpena 11:00etan izango da, ostegun honetan, Laboral Kutxak Bilboko Areatzan duen egoitzan (Posta kalea). Bertan, egilea bera, Gabriel Arestiren senideak eta Gabriel Aresti kultura elkarteko zein Erroa argitaletxeko ordezkariak izango dira.