AEK-k on line ikastaro berriak jarriko ditu martxan datorren otsailean

Actualizado: lunes, 14 enero 2013 14:04

BILBO, 14 Ene. (EUROPA PRESS) -

AEKren on line eskaintza biltzen duen e-uskaltegia atariak ikastaro berriak jarriko ditu martxan datorren otsailean. Alde batetik, euskara maila hobetzeko hobekuntza ikastaroa egingo du, 3. maila/C1 gaindituta dutenentzat, eta beste batetik, HABEren 1., 2. eta 3. mailen azterketak prestatzeko ikastaroak antolatuko ditu.

Horrela, ikastaroak otsailaren 4an hasi eta ekainaren 23an bukatuko dira, eta 100 ordu izango dituzte. Izena emateko epea otsailaren 1era arte egongo da irekita, eta prezioa 334 euro da, AEK-ko iturriek jakinarazi dutenez.

Ikastaro hauek erabat on line izango dira, tutoreen artapen jarraia eta jarraipen pertsonalizatuarekin. Tutoretza saioak 15ean behin egingo dira (bideo eta audio konferentziaz) eta ordubeteko mintza-saioak astean behin izango dira.