Aeromodelismoko hegazkin eta helikopteroak ibiliko dira hegan biharGernika-Lumon

Actualizado: viernes, 7 enero 2011 12:31

BILBO, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Merkatu plaza hegaldietarako eremu bilakatuko da bihar, goizeko 10:30etatik arratsaldeko 14:30etara bitartean. RC Nervion taldeak, Udal gernikarraren laguntzarekin,

aeromodelismo erakusketa bat prestatu du, eta bertan, besteak beste, hegazkin eta helikopteroekin maniobra harrigarriak egiten abilak diren pilotu adituek hartuko dute parte.

Guztira, 50 bat hegazkin -elektrikoak, errekuntzakoak edota gasolinazko motordunak- eta helikoptero ibiliko dira hegan, Gernika-Lumoko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Egunean zehar hegaldietarako tailerrak egongo dira umeentzat, eskala handiko hegazkinen erakusketa, hegaldi lehiaketak umeentzat, hegaldi lehiaketetako ikus-entzunezkoak eta 'indoor' hegaldiko erakustaldi ikusgarria.

Irrati-kontroleko adituen aparatuek irudi ikusgarriak, birak, igoerak, goitik beherako jausiak eta itzulipurdi sinestezinak egingo dituzte, ikuslegoaren gozamenerako.