Agifes elkarteak "Familiei laguntzea haurrek sufritzen dutenean" hitzaldia antolatu du ostegunerako Donostian

Actualizado: martes, 29 marzo 2011 15:12

DONOSTIA, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Buruko gaixotasuna duten pertsonak eta horien senideak biltzen dituen Agifes elkarte gipuzkoarrak "Familiei laguntzea haurrek sufritzen dutenean" hitzaldia antolatu du ostegunerako, arratsaldeko 19:00etan, elkarteak Donostiako Antiguo auzoan daukan lokalean.

Donibane-Lohitzuneko Zentro Psikopedagogikoko mediku zuzendaria den Maite Piñeiro psikiatra ospetsuak eskainiko du mintzaldia. Buruko gaixotasunak dituzten gazteen eta umeen senideei zein publiko orokorrari zuzendua dago hitzaldia, elkarteko iturriek jakinarazi dutenez.

Piñeiro Societe de Psiquiatrie du Pays Basque elkarteko presidentea da eta urte mordoa darama haur eta gazteen psikiatrian, bai Euskal Herriko Iparraldean zein Hegoaldean. Foro ugaritan parte hartzen du, bai eta biltzar eta hitzaldi askotan ere. Agifesekin kolaborazio anitz egin ditu modu desinteresatuan eta, esaterako, duela urte batzuk haurren senide talde bat osatu zuen elkartearen barruan.