Agusti Xahoren omenezko jardunaldi bat egingo du bihar Eusko Ikaskuntzak, bere jaiotzaren 200. urteurrenean

Actualizado: viernes, 7 octubre 2011 12:03

BILBO, 7 Oct. (EUROPA PRESS) -

Eusko Ikaskuntzak Agusti Xaho kazetari, politikari eta "jenio erromantikoaren" omenezko jardunaldi bat antolatu du biharko, urriaren 8rako, Baionako Euskal Museoan, bere jaiotzaren 200. urteurrena dela eta, erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

Agusti Xaho (1811-1858) idazlea, kazetaria, polemista, politikaria, historialaria, filologoa, filosofoa, mito sortzailea eta abar izan zen. 1848ko Iraultzan nabarmendu zen Baionan eta Gasteizera erbesteratu zen 1851an Napoleon III.aren Estatu kolpearen ondoren.

Irudi poliedriko eta kontraesankorra -errepublikarra eta karlisten aldekoa, antiklerikal eta esoterikoa, historialari eta ameslaria-, XIX. mendeko "euskal pertsonalitate iradokitzaileenetako bat" izan zen eta "Euskal Herriak sortu duen eta atzean geratu ez den erromantiko bakarra", Koldo Mitxelenak adierazi zuenez.

Eusko Ikaskuntzaren ekimenez, bihar, Baionako Euskal Museoan, Agusti Xaho omentzeko jardunaldia izango da, urriaren 10ean jaio zeneko 200. urteurrena betetzen dela eta. Hamar hizlarik Atarratzeko jenioaren pertsonalitate aberatsaren alderdi anitzak landuko dituzte, hain zuzen ere, Xabier Zabaltzak, Battittu Coyos, Xipri Arbelbide, Fermin Arkotxa, Xabier Ezeizabarrena, Joseph Zabalo, Elisabete Zubillaga, Fermin Arkotxa, Marie-Andrée Ouret eta Jean-Claude Larrondek. Sarrera librea izango da.