AHTren lanen ondorioz zor dizkioten 7,5 milioi euroak epaitegien bidez eskatzeko bidea hasi du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Larraitz Ugarte
Foto: Europa Press
Actualizado: lunes, 28 julio 2014 12:59
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 28 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Eusko Trenbide Sareak (ETS) edo Espainiako Gobernuko ADIF elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duen zorra kobratu ahal izateko epaitegietara jotzeko bidea hasi du foru erakundeak. 2008-2011 agintaldian Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren ardurapeko ETSk ahozko akordio bat egin zuten, eta, horren bidez, foru erakundeak AHTn eragina zuten hainbat lan egin zituen eta, ordainetan, ETSk 7,5 milioi euro eman behar zizkion.

   "Era harrigarrian, hitzarmena sinatu ez zen arren, lanak egin ziren eta Aldundiak 7,5 milioi euro gastatu zituen, baina Eusko Jaurlaritzak ez ditu oraindik ordaindu eta aitzakia gisa dio ADIFi dagokiola ordaintzea. Egoera ikusita, eta argi dagoenez Aldundiak eta Bidegik (Bigarren ingurabideko lan batzuk Bidegik ordaindu zituen) diru hori gastatu zutela eta ez zegokiela haiei inbertsio hori egitea, bi erakundeek tramiteak hasi dituzte auzitara jotzeko", azaldu du Larraitz Ugarte foru erakundeko bozeramaileak.

   Horrela, alde batetik, Aldundiaren kasuan, aste honetan foru agindua kaleratuko du espediente administratiboa tramitatzeko, eta, eragindako erakundeei lehenengo entzunaldia eman ondoren erantzun positiborik ez balego, auzi administrazio bidea hasi ahal izateko aurretiazko erreklamazioa jarriko luke.

   Bidegiren kasuan, Administrazio Kontseiluak auzi administrazio bidea hastea erabakiko du astearte honetan, uztailaren 29an. Erreklamazio hori ADIFen eta ETSren aurka aurkeztu dute, eta bien artean 7,5 milioi horiek ordaintzeko eskatuko dute.

   Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak ordaindu ez dituzten lan horiek izan ziren, besteak beste, Bigarren Ingurabideko Urumeako zubibidea handitzea AHT pasa ahal izateko edo azpiko hiru pasabide egitea Andoain, Hernani eta Martuteneko saihesbideetan, trena azpitik pasatzeko.

   Gipuzkoako Foru Aldundiak urteak daramatza diru hori eskatzen bai Espainiako Gobernuari bai Eusko Jaurlaritzari, baina oraingoz ez du inork ordaindu. Ordainketarako lehenengo eskaerak gaur egun Eusko Jaurlaritzako sailburua den Arantza Tapiak egin zion Eusko Jaurlaritzari 2011ko martxoan, Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatu zela, eta eskaera ofiziala egiteaz gain, agerraldi publikoa ere egin zuen. Ondoren, egungo Gipuzkoako Foru Aldundiak etengabe eskatu dio diru hori Eusko Jaurlaritzari, zorra adostutakoa baita, zifra bezalaxe eta, beraz, onartua.

"AITZAKIA"

   Larraitz Ugarte foru erakundeko bozeramaileak azaldu duenez, "Eusko Jaurlaritzak ez du ordaindu eta ez dirudi ordaintzeko prest dagoenik, eta horretarako aitzakia gisa dio Espainiako Gobernuaren Adifi dagokiola ordaintzea, eta Adifek dio Jaurlaritzari dagokiola".

   "Guk biei erreklamatu diegu, baina uste dugu Eusko Jaurlaritzari dagokiola, hark 2006an Adifekin hitzarmena egin baitzuen AHTren Gipuzkoako lanak bere gain hartzeko, eta Aldundiak aipatutako lan horiek guztiak 2008tik 2011ra egin zituen", azaldu du.

   Aldundiaren ustez, "ez da zentzuzkoa" Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan AHTren lanak egiteko ardura hartzea eta gero ordaintzeari uko egitea. "Eusko Jaurlaritza behin eta berriro prest agertu da ez dagozkion lanen ardura hartzeko eta obra horien dirua aurreratzeko, eta zergatik ez dago gipuzkoarrei zor diena ordaintzeko prest? Ez dagozkion obrak egiteko dirua badu eta dagozkion zorrak ordaintzeko ez?", adierazi du Ugartek.

   Hauek dira Gipuzkoako Aldundiak egindako lanen zerrenda: Bigarren ingurabideko zubibidearen moldaketa, 4.512.991 euro; Andoaingo saihesbide azpiko pasabidea, 1.067.487 euro; Hernaniko saihesbide azpiko pasabidea, 1.182.536 euro; Martuteneko saihesbide azpiko pasabidearen zabalkuntza, 556.703 euro; eta Urumeako autobidean, Martutenen, horma bat egitea, 248.712 euro.