Aintzina euskal folk taldak "Kosinatik Kanberala" bere bigarren diskoa aurkeztuko du asteartean Bilboko Arriagan

Aintzina taldea
ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: lunes, 21 enero 2013 14:48

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Aitzina euskal folk taldeak "Kosinatik Kanberala" izenburuko bere bigarren diskoa aurkeztuko du zuzenean astearte honetan, urtarrilaren 22an, Bilboko Arriaga Antzokiko Foyer-ean, arratsaldeko 20:00etan hasita, "Literatur eta musika euskaraz" zikloaren baitan, antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

Aitzina taldea egitasmo garbi batekin sortu zen euskal musika tradizionalaren esparruan: jendearengan ezagutaraztea inoiz grabatu gabeko aspaldiko bitxikeriak eta antzinako abesti narratiboak eta, era berean, instrumental berriak jo doinu herrikoietan oinarrituz.

Eskarmentu handiko lau musikarik osatzen dute Aintzina taldea: Alan Griffin (alboka), Juanjo Otxandorena (Alboka, Oreka TX, Izotz), Arkaitz Miner (Arrabots, Ruper Ordorika, Tapia eta Leturia) eta Zigor Sagarna (Laket, Esne Beltza).

Guztira 14 doinu bildu dituzte "Kosinatik kanberala" lan berrian, beraien moldaketa aberats, mardul eta orijinalez baliatuz. "Suitian", taldearen lehen diskoa, Aztarna diskoetxearekin 2009an argitaratu zen eta geroztik hainbat zuzeneko emanalditan aritu dira bere partaideak.