Aire ahizpen kantu bazkaria izango da Bilboko Kafe Antzokian, "Bidexka" diskoa aurkezteko

Aire ahizpak
Foto: ERROA
Actualizado: miércoles, 28 enero 2015 14:06
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Aire ahizpak Urepeletik (Nafarroa Beherea) Bilbora hurbilduko dira datorren larunbatean, urtarrilaren 31n, "Bidexka" izenburuko lehenengo diskoa Kafe Antzokian aurkezteko. Arratsaldeko 14:30ean hasiko den kantu bazkarian zuzenean arituko dira ahizpak diskoko abestiak eskaintzen.

   Kafe Antzokiko arduradunek jakinarazi dutenez, kantu bazkarirako sarrera 25 euro kostatuko da eta Zenbat Gara elkartearen bulegoan, Kafe Antzokiko barran edo salmenta telematikoko gunean erosi ahal izango da.

   Abenduan argitaratu zuen Erroa argitaletxeak "Bidexka" diskoa, abeslari baxenafarren lehenengo CDa. Durangoko Azokan aurkeztu zuten lehenik, ondoren Baionako Elkar dendan, eta azkenik Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute, datorren larunbatean.

   Arrakasta izan du ahizpa urepeldarren diskoak, dagoeneko 1.000 ale baino gehiago saldu baitituzte eta, bigarren argitaraldia agortzear egonik, bidean dago beste 500 aleko sorta bat.