Ajo mikropoetaren ikuskizuna izango da datorren ostiralean AlhondigaBilbaon

Actualizado: lunes, 20 enero 2014 13:49
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   AlhondigaBilbao zentroak Ajo mikropoetaren ikuskizuna eskainiko du Musika Urpean zikloan datorren ostiralean, urtarrilaren 24an. Inprobisazioak garrantzi handia duen ikuskizun "mikropoetikoa" eskainiko du Ajok, Judit Farres Dj, musikari eta aktorearekin batera. Farresek soinuzko paisaiak marraztuko ditu eta, horietatik abiatuta, Ajok bere mikropoemak aurkeztuko ditu.

   Zentro bilbotarretik jakinarazi dutenez, Ajo mikropoeta, abeslaria, aztoratzailea eta kontrakultura madrildarraren erreferentziako pertsonaia da. 1980ko hamarkadaren erdialdean hasi zuen bere arte ibilbidea, punk-poparen eskutik, Espérame Fuera eta No Tengo Fuego emakumezkoen taldeko kide gisa. 1990eko hamarkadan, Javier Colisekin batera, Mil Dolores Pequeños izeneko rock esperimentaleko taldea osatu zuen, eta Por Caridad Producciones diskoetxea eta Noise Club fanzinea ere egin zituen.

   Gaur egun, Gladys Palmera on line irratian kolaboratzen du, eta Speed&Bacon podcasta du bertan. Era berean, asteroko irratsaio mikropoetiko txikia dauka SER katearen programan. Halaber, bere mikropoemak La Sexta telebista kateko zenbait autopromozio kanpainatako protagonistak izan dira.

   Azken zazpi urteetan jarduera poetikoan oinarritu da batez ere; laburtasunaren eta bat etortzeko nahiz komunikatzeko premiazkotasunaren zale, mikropoeta gisa berrasmatu da. Horren ondorioz, zenbait herrialdetan aritu izan da "bere mikroikuskizunarekin mikropoetizatzen", besteak beste, Mexikon, Brasilen, Uruguain, Nikaraguan, Dominikar Errepublikan edo Marokon..

   Horrela, Ajo Mikropoetaren ikuskizuna datorren ostiralean izango da, gaueko 21:00etatik aurrera. Saioa AlhondigaBilbaoko atarian egingo da, eta sarrerak 8 euro balio du (6 euro hó txartelarekin).