Alavesek kamiseta "historiko" zuriurdinarekin jokatuko du Kopako finala

Alavesek Kopako finalerako kamiseta aurkeztu du
ALAVES
Actualizado: martes, 2 mayo 2017 13:31

GASTEIZ, 2 (EUROPA PRESS)

Deportivo Alaves taldeak maiatzaren 27ko Bartzelonaren aurkako Kopako finalean erabiliko duen kamiseta aurkeztu du astearte honetan. Azkenean taldearen kamiseta "historiko" zuriurdina izango da, mahukan lehiaketaren logoa eta bularrean partidaren data eta datuak dituela.

Kamiseta berria salgai dago jada talde gasteiztarraren denda ofizialean, eta taldearen ohiko lehen kamiseta izango da, Kopako finala jokatzea eskatzen dituen xehetasunekin.

"Azkenean zuriurdinez jokatu ahal izango dugu finala. Zalantzak zeuden Bartzelonaren koloreen ondorioz, baina azkenean taldearen historia errespetatuko da. Zuriurdinez jokatuko dugu. Jokalariok nahi genuen eta zaleek behar zuten zerbait da, Dortmundeko finala ez baikenuen gure koloreekin jokatu", azaldu du Manu Garcia jokalariak Mendizorrotzan, kamisetaren aukezpenean.

Ildo honetan, Alavesen kapitainak gaineratu du historia egin nahi dutela zaleen eskutik eta bere ohiko kamisetarekin Vicente Calderonen jokatuko den finalean. "Momentu historiko hau gure kamiseta historikoarekin biziko dugu, eta zerbait oso berezi bezala gogoratzea espero dugu", esan du.

Alavesek bere historiako lehenengo Kopako finala jokatuko du, Tarragonako Nastic, A Coruñako Deportivo, Alcorcon eta Vigoko Celta gainditu ondoren. Lau garaipen eta lau berdinketa lortu ditu Alavesek orain arteko kanporaketetan, eta beraz, porrotik gabe helduko da Bartzelonaren aurkako finalera.