Alberto Arteta Triok Bilboko Hesperia hotelean joko du ostiralean eta larunbatean

Alberto Arteta Trio
365 JAZZ BILBAO
Actualizado: jueves, 5 noviembre 2015 14:11

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Alberto Arteta Trio hirukoteak kontzertu bana emango du ostiralean eta larunbatean, azaroaren 6an eta 7an, 23:00etatik aurrera, Bilboko Hesperia hotelean, Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen 365 Jazz Bilbao zikloaren baitan. Hirukoteko kideak Alberto Arteta saxofoi jotzailea, Juan Manuel Urriza bateria jotzailea eta Kike Arza kontrabaxu jotzailea dira.

   Taldearen ezaugarririk nabarmenena da euskarri harmoniko gisa funtzionatzeko instrumenturik ez edukitzea. Harmoniaren aldetik euskarririk ez edukitzeak ahalbidetzen dio hirukoteari "harmoniaren eta erritmoaren gainetik hegaz egitea eta horrela giro eta sentsazio konplexuak sortzea", antolakuntzak adierazi duenez.

   Tinbrearen eta harmoniaren aldetik askatasuna lantzen dute taldearen abestietan nortasun handiko bi ahotsek: kontrabaxuak eta saxofoi tenorrak. Gainera, horrela, bat batekotasuna eta taldekideen arteko interakzioa lantzeko aitzakia ere badute.

   365 Jazz Bilbao zikloak programazio egonkorra zabaldu du NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara. Kontzertuak ostiral eta larunbat gauetan eta dohainik izaten dira, eta tragoa hartzea nahikoa da kontzertuaz gozatzeko.