Alberto Diaz antolatzaileak utzita jokatuko du Bilbao Basketen denboraldia bukatu arte

Alberto Diaz antolatzaile gaztea
Foto: BILBAO BASKET
Actualizado: martes, 4 marzo 2014 11:45

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Bilbao Basket taldeak gaur baieztatu du akordioa lortu duela Alberto Diaz antolatzaile malagarrarekin, denboraldia bukatu arte taldean utzita joka dezan. 19 urte eta 1.88 metro dituen jokalaria Malagako Unicajatik dator, eta Raul Lopezen lesioak antolatzaile postuan utzitako hutsunea betetzen laguntzera helduko da.

   Denboraldi honetan, Diazek 21 partida jokatu ditu Adecco Oro mailako Clinicas Rincon taldean, partidako 27 minutu, 7,4 puntu, 2,4 errebote eta 2,7 asistentziako batez bestekoekin. Joan den urtean, antolatzaile gazteak bost partida jokatu zituen Endesa Ligan eta bat Euroligan Malagako Unicajarekin.