Alda Facio genero alorreko nazioarteko aditua Euskal Herrian izango da martxoan

Alda Facio
Foto: EMAKUNDE
Actualizado: miércoles, 25 febrero 2015 11:15
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

   Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak genero kontuetan nazioarteko aditua den Alda Facio ekarriko du Euskal Herrira martxoan. Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen Batzordean emakumeen diskriminazioaren kontra lan egiten duen adituen taldeko kidea da Facio, eta martxoaren 25ean emakumeen elkarteei zuzendutako hitzaldia eskainiko du Gasteizen, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria   bertan dela, Emakundek jakinarazi duenez.

   Alda Facio Costa Ricako legelari eta idazlea, genero eta emakumeen eskubideen alorrean nazioarteko aditu nagusietakoa da. Ikerketa lanak eta emakumeen mugimenduko aktibismo lanak uztartu ditu bere bizitzan. NBEetako CEDAW (Emakumeen Kontrako Diskriminazio Mota Guztien Ezabaketarako Batzordea) hizlari berezia da eta NBEetako idazkari nagusiaren emakumeen kontrako indarkeriari buruzko aholkularia izan da.

   Horrela, Alda Facio Euskal Herrian izango da, Emakundek gonbidatuta, emakumeen eskubideen defentsarako nazioarteko tresnen berri emateko, eta eskubide hauek bermatzeko zer egin daitekeen azaltzeko.

   Zehazki, martxoaren 25ean, "Emakumeen giza eskubideak, erabateko herritartasunaren oinarriak" hitzaldia eskainiko du Gasteizko Artium Museoan, Euskadiko emakumeen elkarteentzako antolatutako jardunaldi berezian, non Iñigo Urkullu izango den eta María de Maeztu Fórum Feministari Emakunde Saria emango zaion.

   Halaber, biharamunean, martxoaren 26an, Alda Faciok hiritar guztientzat irekia izango den hitzaldia eskainiko du Bilboko Artxibo Historikoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, "Emakumeen eskubideak: nola lortu, nola galdu, nola defenditzen diren" izenburupean.