Aldaketak izango dira igandean Bilboko tranbian, Herri Krosa eta Athleticen partida direla eta

Publicado: sábado, 18 noviembre 2017 11:48

BILBO, 18 Nov. (EUROPA PRESS) -

Bilboko tranbiaren zerbitzzua gorabehera batzuk izango ditu igandean, azaroaren 19an, goizean hirian zehar izango den Herri Krosa lasterketa eta Athletic eta Vila-real taldeek arratsaldean San Mamesen jokatuko den futbol partida direla eta, Euskotren sozietate piblikoak jakinarazi duenez.

Horrela, Herri Krosa dela eta, tranbiaren zerbitzuan mozketa txikiak egitea beharrezkoa izango da goizean. Zehazki, Atxuri-Pio Baroja tartean ez da zerbitzurik izango 10:58tik 11:28ra, eta Casilla-Ospitalea tartea zerbitzu gabe egongo da 11:18tik 11:30era. Ordu tarte horretan zerbitzu hauek izango dira: Pio Baroja-Ospitalea, 11:06an; Pio Baroja-Casilla, 11:21ean; Ospitalea-Atxuri, 11:30ean.

Bestalde, arratsaldez, Atxuritik Casillara 15 minutuan behin izaten diren ohiko zirkulazioez gain, Pio Barojatik Ospitalera 19:44an, 19:59an eta 20:29an irtengo diren zerbitzu bereziak eskainiko dira, eta beste bat Atxuritik Ospitalera 20:06an.

Horrez gain, San Mameseko partidara doazenak futbol zelaitik irteten direnean segurtasuna bermatzeko, zerbitzua moztuko da Casilla eta Euskalduna artean, 22:11etik 22:59ra, gutxi gorabehera. Behin mozketa bukatuta, Atxuri eta Casilla noranzkoetan zerbitzu bereziak abian jarriko dira.

Partidaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan jende pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du, tranbiako zerbitzu bereziak irteten baitira. Halaber, Bilboko tranbian bidaiarien sartze prozedura errazteko, Euskotrenek ordainketa sistema bezala Barik erabiltzea gomendatzen du.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta Euskotrenen app ofizialean.