Alemaniako presidenteak dimititu egin du

 Christian Wulffek dimisioa eman du
Foto: Reuters
Actualizado: viernes, 17 febrero 2012 12:35

BERLIN, 17 (EUROPA PRESS)

   Christian Wulff Alemaniako presidenteak dimisioa eman du ostiral honetan, Hannoverreko Fiskaltzak ostegunean bere inmunitatea kentzea eskatu ondoren, Saxonia Behean gobernatzen zuenean ustez egindako ustelkeria delituak ikertu ahal izateko.

   Telebistan zuzenean eman den prentsaurreko batean, Wulffek iragarri du Kontseilu Federaleko (Bundesrat, Parlamentuko Goi Ganbera) presidentea den Horst Lonrez Seehoferrek hartuko duela bere gain presidente kargua. Halaber, "hutsegiteak" egin dituela onartu du, baina beti "legearen arabera" aritu dela eta "zintzoa" izan dela ziurtatu du.

   Oposizioak presidentearen dimisioa eskatu du gaur goizean Hannoverreko Fiskaltzak Parlamentuari bere inmunitatea kentzea eskatu ondoren. Ustez baldintza abantailatsuetan jasotako hipoteka-kreditu bat isilean gordetzeagatik, gertaera argitara ez zedin 'Bild' egunkaria ustez presionatzeagatik eta zenbait opari jasotzeagatik ikertuko du Fiskaltzak Wulff.

   Ministerio Publikoaren arabera, Wulff ikertzea beharrezko egiten duten froga nahiko dago, Saxonia Behean zuen karguaz gehiegi baliatu zen ala ez zehazteko, 'Der Spiegel' egunkariak jakinarazi duenez.