Alerta laranja aktibatu da larunbaterako kostaldean

Actualizado: jueves, 30 enero 2014 17:59
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja jarriko du indarrean kostaldean larunbatean, otsailaren 1ean, arratsaldeko 15:00etatik aurrera, olatuek 6-7 metroko altuera har dezaketela aurreikusi baita.

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren arabera, britainiar uharteen ipar-mendebaldean eratuko den beste depresio sakon batek bizkor egingo du aurrera eta olatu handiak eragingo ditu, Kantauri aldera hedatuko direnak, baga-itsaso gisa. Horrenbestez, larunbatean, olatuen altuera gero eta handiagoa izango da.

   Goizaldean ez dira olatu oso handiak espero, 2-3 metro arteko altuera hartuko dute eta. Goizean zehar, olatu adierazlearen altuera 3 metrotik 5 metrora igaroko da. Arratsaldean nahiz gauean, 6-7 metrora iritsiko da, eta egunaren amaieran, berriz, olatuek altuera are handiagoa hartu ahalko dute. Olatuen maiztasuna gutxitu egingo da; 12 segundoko maiztasunetik egunaren amaierako 15-16 segundokora igaroko denez.

   Igandean, otsailaren 2an, 6-7 metro arteko olatuak espero dira goizaldean, are handiagoak ere noizbehinka, gerora, ezari-ezarian altuera galtzeko, eta egunaren amaieran 5-6 metro artekoak izateko, maiztasun tarte handiari eutsiz.

   Gainera, Euskalmetek marea oso bizien abisua eman du, alegia, olatuek gogor joko dute euskal kostalde osoa. Unerik larriena igande goizaldean izango da, olatu handienek eta itsasgora altuenak bat egingo baitute. Goizeko 06:00etan gertatzea aurreikusi da, eta itsasgorak eta ipar-mendebaldetik iritsiko diren olatuek bat egitean, olatuek are indar handiagoz joko dute kostaldea.

   Bestalde, larunbatean euria egingo du eta elur maila eguerdiko 1.000 metrotik 600 metrora jaitsiko da. Igandean, berriz, elur maila 600 metrotik 1.000 metrora igoko da.

   Azken batean, itsasoko ekaitz gogorra espero da astebururako, altuera handiko olatuak ekarriko dituena, eta horri marea bizien fenomenoa gehitu behar zaio.

   Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak surflariak ohartarazi ditu espresuki, eta, bereziki, trebeak ez direnak, arriskutsua izango baita surfa egitea mota honetako alerta laranjak iraun artean.