Alerta laranja aktibatu da ostiralerako, haize bortitza izan daitekeelako

Actualizado: jueves, 13 febrero 2014 17:43
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du ostiral honetarako, otsailaren 14rako, ageriko lekuetan haize bortitza ibili daitekeelako. Zehazki, ostiral goizaldeko 03:00etatik arratsaldeko 18:00etara bitartean aktibatutako da alerta.

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak iragarri du depresio sakon bat Atlantikoan barrena mugituko dela eta, Britainiar Uharteetan dagoela, hego-haize bortitza eragingo duela ostiral honetan. Euskalmeten arabera, hegoaldeko ufadak 100 km/h-koak ere izan daitezke toki agerietan, eta mendialdean 120 km/h-koak ere, agian.

   Gipuzkoako eta Bizkaiko beste lekuetan, berriz, ufada handienak 80-90 km/h-koak izango dira, zeharo baztertu gabe inoiz hortik gorakoak ere izateko aukera. Araban 80 km/h-koak izango dira gehien jota, eta Arabako Errioxan, azkenik, 60 km/h-koak. Egunaren amaieran haizea moteldu egingo da eta, asteburuan, berriz, mendebaldetik joko du, oro har motel eta tarteka indartsuxeago.

   Halaber, Euskalmetek iragarri du itsasoan aurreko astekoak bezalako denboralerik ez izanagatik ere, olatuek altu samarrak izaten jarraituko dutela. Horrela, gaur, otsailaren 13an, 4-5 metroko olatuak aurreikusi dira, eta ostiral goizaldean apaldu eta 3-4 metrokoak izango dira; arratsaldean are apalagoak izango dira, 2-3 metrokoak edo. Larunbatean, otsailaren 15ean, olatuak 3-4 metrokoak izango dira, eta igandean, otsailaren 16an, bost metrora ere iritsi daitezke.

   Tenperaturari dagokionez, berriz, ostiralerako 20 graduko maximoak espero dira Kantauri isurialdean, baina asteburuan hoztu egingo du eta prezipitazioa izango da: igande goizaldean tarteka elurra egin dezake 800-900 metroko kotatik gora. Prezipitazioa, nolanahi ere, apala izango da.