Alex de la Iglesiaren "Las Brujas de Zugarramurdi" filmak Goya Sarien hamar izendapen lortu ditu

Foto: BEATRIZ VELASCO/EP
Actualizado: martes, 7 enero 2014 13:37

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren "Las Brujas de Zugarramurdi" pelikulak 2014. urteko Goya Sarien hamar izendapen lortu ditu. Sariak otsailaren 9an banatuko dira, Madrilgo Auditorium hotelean.

   De la Iglesiaren filmak baino izendapen gehiago jaso duen pelikula bakarra egon da, Daniel Sanchez Arevaloren "La Gran Familia Española", hain zuzen ere, Espainiako Zinemaren Akademiaren ordezkariek jakinarazi dutenez.

   Guztira 135 pelikula aurkeztu dira Goya Sarien edizio honetan, haietako 77 fikziozkoak, 53 dokumental eta bost animaziozkoak. Halaber, hamar lan iberoamerikar, europar 103 film eta 35 film labur ere aurkeztu dira.