"Alex Katz, hemen eta orain" erakusketak 200.000 bisitari baino gehiago izan ditu Guggenheim Bilbao Museoan

Alex Katzen lanetako bat
TODD-WHITE ART PHOTOGRAPHY
Actualizado: jueves, 4 febrero 2016 13:17

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Dagoeneko 200.000 pertsona baino gehiago izan dira "Alex Katz, hemen eta orain" erakusketa ikusten Guggenheim Bilbao Museoan, 2015eko urriaren 23an ireki zenetik, museo bilbotarrak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Erakusketa igandean bukatuko da, eta 105. aretoa itxi egingo da, Alex Katzen lanak kendu eta "Andy Warhol: Itzalak" erakusketako piezak jartzeko. Warholen erakusketa otsailaren 26an irekiko du Guggenheim Bilbao Museoak.

   Egun hauetan museora hurbiltzen direnek aukera izango dute "Making Africa - Gaur egungo diseinuaren kontinentea" eta "Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak" erakusketez gozatzeko. Halaber, Ho Tzu Nyen artistaren "Ezagutzen ez denaren hodeia" bideoinstalazioa ikusteko parada izango dute.