Alex Mumbruk beste urtebete jarraituko du RETAbet Bilbao Basketen

Álex Mumbru
AITOR ARRIZABALAGA
Actualizado: jueves, 13 julio 2017 13:55

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Alex Mumbru jokalari katalanak urtebeterako berritu du kontratua RETAbet Bilbao Basket taldearekin, eta horrela, bederatzigarren denboraldia egingo du talde bilbotarrean. Bederatzi urteotan, Endesa Ligako 282, Kopako 6, Superkopako 4, Euroligako 20, Eurocupeko 71 eta Eurocupeko aurreko faseko 2 partida jokatu ditu taldeko kapitainak.

Mumbruk 38 urte bete berri ditu, eta Bilbao Basketekin Endesa Ligan partida gehien jokatu, puntu eta hiruko gehien sartu, errebote gehien eskuratu eta baloi gehien lapurtu dituen jokalaria da. Gainera, jokalari baloratuena da, talde bilbotarrak bere webgunean gogoratu duenez.

Azken denboraldian, Endesa Ligako 32 neurketata, partidako 12.8 puntuko eta 4.1 erreboteko batez bestekoak izan zituen, eta Eurocupen, aldiz, 10.3 puntu eta 1.5 errebotekoak.