Alfredo Sanzolen "Barealdi magikoa" euskaraz taularatuko da Madrilen azaroaren 1ean eta 2an

Actualizado: miércoles, 22 octubre 2014 13:26
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Alfredo Sanzol antzerkigile nafarraren "Barealdi magikoa" antzezlana euskaraz aukeztuko dute azaroaren 1ean eta 2an Madrilgo Francisco Nieva antzokian, Centro Dramático Nacional (CDN) erakundearen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko hitzarmenari esker.

   Etxepare Euskal Institutuak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, CDN zentroaren eta Tanttaka Teatroa konpainiaren koprodukzio berri hau joan den urriaren 10ean estreinatu zen, gaztelaniaz, eta azaroaren 9ra arte emango dute Madrilgo eszenatokian.

   Harkaitz Cano idazleak euskaratu duen bertsioa gaztelaniazko gaintituluekin eskainiko dute; azaroaren 1eko saioa arratsaldeko 19:00etan izango da, eta azaroaren 2koa, 18:00etan.

   "Denborak aurrera egin ahala, ametsek eta errealitateak balore bera hartzen dute gure oroimenen artean, eta zaila da benetan dena eta iruditzen zaiguna bereiztea", dio Alfredo Sanzol antzezlanaren egile eta zuzendariak

   Horixe da, hain zuzen, Olivierren istorioaren abiapuntua. Bere irudiaren erabilpenaz kezkatuta dagoen pertsonaia Olivier, eta tarteka aluzinagarria izango den bidaia berri bati ekingo dio, duintasunaren eta bizitzaren zentzuaren bila baitabil azkenean.

   "Barealdi magikoa" antzezlanaren euskarazko emanaldietako aktoreak honako hauek izango dira: Itziar Ituño, Mireia Gabilondo, Jose Kruz Gurrutxaga, Aitziber Garmendia eta Martxelo Rubio.