AlhondigaBilbaok 50.000 'ho' txartel egin ditu jada

Actualizado: jueves, 24 febrero 2011 13:50

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

AlhondigaBilbaok 50.000 'ho' txartel egin ditu dagoeneko, Bilboko auzokidea eta Arcelor Mittal enpresa siderurgikoko langilea den Juan Ramirezek gaur egin duenarekin, zentro bilbotarreko arduradunek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Zentroko instalazioak sarritan erabiltzen ez baditu ere, Juan Ramirez 'ho' txartela ateratzera bultzatu duten arrazoiak, besteak beste, honakoak izan dira: txartela izapidetzeko erabilitako denbora laburra eta dohainik atera daitekeela, informazio zehatza jasotzeko abantailak edota deskontuak erakusketa, jarduera eta Shopa dendan. AlhondigaBilbaok proposatzen duen jarduera-eskaintza osotik, zentroko 50.000. bazkidea denak erakusketak eta Mediateka ditu gogokoen.

AlhondigaBilbao inauguratu zenetik zortzi hilabete eta erdi inguru geroago, 2.550.000 pertsonek bisitatu dute zentroa, hau da, 300.000 pertsona hilero, batez beste. Era berean, 220.000 pertsonek baino gehiagok bisitatu dute Mediateka, funtzionamenduan egon den 114 egunetan.